Martiodako Faunaren Suspertegia

Arrano txiki baten askapena

Azaroak 5ean arrano txiki (Aquila pennata) bat askatu genuen, zentrura abuztuak 24an sartutakoa.

Heldu zenean animalia oso ahul zegoen, deshidratazioa eta hipotermia jota. Lehenengo egunetan ez zuela luzerako bizirik iraungo pentsatu genuen, ez baitzuen tenperatura bere kabuz mantentzen, baina, apurka apurka, tratamenduarekin, hobera egin zuen .

Lehenago askatu nahi genuen, migrazio luzea egiten baitute hegazti hauek, baina ezinezkoa izan denez, behintzat sasoi onean askatu dugu. Heldu zenean 468 gr pisatzen zuen, askapenaren egunean, berriz, 734 gr.

Hemen bideoa

Arrano txiki (Aquila pennata) baten askapena

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus