Uda honetan sartu dira zentrora 20 Apo-hontza (Otus scop) , gure lurraldean dugun gaueko harraparirik txikiena. Nahiz eta ez diren erraz ikusten, gero eta ohikoagoa da udan entzutea habia duten parke eta lorategietan.
Zentroan intsektuez elikatzen dira, naturan oinarritzen baita dieta hori, eta askatzerakoan 100 gramo inguruko pisuan egiten dugu, migrazioa hasteko adina energia izan dezaten, aske izango luketena baino gehixeago.
Hemen biren askatzearen bideo bat uzten dizuegu.
