Martiodako Faunaren Suspertegia

4 Apo-hontz askatu ditugu.

Iraila 26an, Martiodan ingresatuak zeuden lau  Apo-hontz(Otus scops) askatu genituen, bazeramaten aste bi haien kabuz ehiza egiten eta oso sasoi onean zeuden. 

Askapena arratsaldez izan zen, Apo-hontzak erosoago eta askatasunez mugitzeko, gau-txoriak baitira. Gainera bikoteka askatu genituen konpainia izateko, horrela nahi badute migrazioa elkarrekin egin dezakete, txoritxo hauek Afrikako Sahara egoalderaino migratzen baitute. 

Apo-hontz hiru Gasteizko parkeetatik ekarri zizkiguten eta bestea Mendiolatik, beraz, askapenak Armentiako eta Olarizuko basoetan egin genituen. Leku biak oso aproposak dira egun pare bat emateko intsektuak jaten bidai luzea egin baino lehen.

Hemen daukazue askapenaren bideo bat, donanteekin egin zena.

945 24 85 15

Avisos fuera de horario

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112

centromartioda@parques.araba.eus