[vc_row][vc_column css=”.vc_custom_1474736375058{padding-top: 5% !important;}”][vc_column_text]Urtarrilaren 2an, 2 sai arre sartu ziren Martiodan tiroz jota, herri beretik ekarrita. Bat bizirik zegoen (zentroan dago tratamendua jasotzen) eta bestea hilda heldu zen. Nekropsiak argitu zuenez, tiroaren ondorioz hil zen.
Urtarrilaren 9an gauza bera gertatu zen leku hurbil batean, eta, horren ondorioz, sai arre bat ingresatu zuten tiroz hilda, halaxe adierazten baitu egindako nekropsiak.
Martiodatik gertakari horiek salatzen ditugu, eta horren berri eman zaie administrazio eta agintari eskumendunei.
Ehiztariei dei egiten diegu erantzukizunez jardutera, ez bakarrik ehiza araudia betez, baizik eta horrelako jarrerak kolektiboan bertan salatuz, ehiztari guztien izena itsusten baitute.
Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu gorpuzkia aurkitu eta, horren heriotzaren arrazoia argitu ahal izateko, entregatu zuen ehiztariari.
2017an, egiaztatuta dagoen bezala, ehizarako ez diren 4 hegazti espezie sartu ziren Martiodan tiroz jota, eta horietatik bat ere ez zen bizirik irten.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][media image=”2574″][/vc_column][/vc_row]