Martiodako Faunaren Suspertegia

Zikonia plastikozko poltsa batekin harrapatuta

Irailaren 14an, mugitu ezin zen zikoina zuri bat (Ciconia ciconia) jasotzera joan ginen Salburuako hezeguneetara. Animaliak plastikozko zaku bat zuen gorputzean korapilatuta, zutik jartzea eragozten ziona. Jaso genuenean, gainera, oso zikina zegoen, lokatzetan hondoa jota geratu baitzen. Zentruan, gorputzari korapilatuta zeukan boltsa kendu ondoren, bainu bat eman behar izan genion lokatz guztia kentzeko. Gero, foku […]