Martiodako Faunaren Suspertegia

Erbinudea

Ekainaren 30ean Gasteizko Animaliak Babesteko Zentrotik deitu ziguten hiriburuan agertutako erbinude bat (Mustela nivalis) jasotzera joan gintezen. Animalia kume bat zen, galdu eta berez bizirik aterako ez zena. Abuztuaren 30ean askatu genuen, bere kabuz ehizatzen zuela ziurtatu eta gero, animalia askatu berri batentzat landetan janari asko dagoen garai batean. Oso animalia azkarra dira eta adi […]