Martiodako Faunaren Suspertegia

Miru beltza

Ekainaren 20an miru beltzeko (Milvus migrans) txito hegalari bat hartzera joan ginen. Animalia oso ahul zegoen eta erreka batera erori zen. Animalia aurkitu genuen makina astunekin lanak egiten ari ziren eta uste dugu helduek txitoak abandonatu zituztela. Animalia oso mehe eta deshidratatuta iritsi arren , eta hasiera batean solidorik eman ezin izan bazitzaion ere , […]

Urubien askapena

Aurten habietatik eroritako txitak bezala sartu diren urubi arruntak (Atrix aluco) askatzen hasi gara. Horrelako askatzeak egiten ditugunean, eguneko azkenengo orduetan egiten ditugu, argia jaisten hasten denean, eta bikote edo hirukoteetan askatzen saiatzen gara, hegaltokia partekatu dutenak elkarrekin.Hau izan zen bi urubi hauen kasua, bakoitza bere aldetik etorri arren elkarrekin hazi zirenak. Zuhaitzez betetako lekuak […]