Martiodako Faunaren Suspertegia

Belatz gorri baten askapena

Maiatzaren 9an belatz gorri (Falco tinnunculus) bat askatu genuen . Animalia martxoaren amaieran sartu zen, leiho baten kontra kolpe bat hartu ondoren. Arnasa hartzeko arazoak zituen eta lesio bat zuen begi batean. Tratamendua ezarri zitzaion, eta oso ondo erantzun zion. Askatu genuenean, oso sasoi onean zegoen. Hemen askapenaren bideoa.