Martiodako Faunaren Suspertegia

Zapelatz arrunta

2022ko urtarrilaren 30ean, igandean, partikular batek dei bat egin zigun erreka bateko harrapari bati buruz. Bertara iritsi ginenean, errekastoaren erdian zapelatz arrunt (Buteo buteo) oso apatiko bat aurkitu genuen, gauean izozte handi bat erori zen, eta ura oso hotza zegoen, erreskatu ez bagenu hotzak hilko zen. Animalia hipotermiko, mehe eta anemiko zegoen, eta zorabiatuta zegoen; […]

Urtarrilako sarrerak

Urtea estreinatu berri dugu eta 13 espezie desberdinetako 17 animalia sartu dira zentroan. Errepikatu duen espezie bakarra 5 indibiduoko zapelatz arrunta (Buteo buteo) da. Urtarrila da hilabeterik lasaienetako bat sarrerei dagokienez, baina sartzen diren animaliek zainketa asko behar izaten dituzte, ahulduta eta hipotermiko sartzen direlako eta, normalean, traumatismoren bat izan ondoren.