Martiodako Faunaren Suspertegia

Muxar grisa

Abuztuak 30ean Muxar grisa (Glis glis) bat ekarri zigute. Kumea mendian aurkitu zuten , bakarrik, hipotermikoa eta deshidratatuta. Azaroaren 2an Izkiko Parke Naturalean askatu genuen. Bertan, urtero habia-kutxen jarraipena egiten dute umatze-garaian. Parkeko habia-kutxa batean utzi genuen, neguko lozorrotik esnatzen denerako janariarekin. Askatu baino lehenago “crotal” bat jarri genion, zenbaki identifikagarri bat duen belarritako bat.