Martiodako Faunaren Suspertegia

Basahateen askapena Atarian

Ekainaren 15ean 3 basahate (Anas platyrrhynchos) askatu genituen Salburuan. Ikastetxe bat Ataria bisitatzen ari zela aprobetxatuz, askatzea egin genuen, lagunduta. Normalean elkarrekin askatzen ditugun basahateak neba-arrebak dira, kasu honetan bakoitza bere aldetik iristsi zitzaigu, baina egun berean, adin berekoak izanik eta oso espezie taldekoia izanik, elkartu egiten ditugu iritsi zirenean. Hemen bideoa!

Txolarre

Estatuan aurkitzen diren bost txolarre moteen artean, gure zentruan ohikoena etxe-txolarrea (Passer domesticus) da, bere hiri ohiturengatik, baina urtero harkaitz txolarrearen (Petronia petronia) sarreraren bat izaten dugu ere. Urteko garai honetan ohikoa da txita hegalariak aurkitzea lurrean, ikasten hari direnak. Lumajea ia erabat garatzen duten txitoak dira. Zentrotik gomendatzen dugu ez jasotzea, salbu eta arriskuan […]