Hontz zuriak handitzen doaz

Zentroan jaio ziren txitoak gero eta handiagoak dira. Lau neba-arrebak dagoeneko elkarrekin daude, hiru handienen eta txikienaren arteko tamaina-aldeagatik, bananduta mantentzen genituen zapalketarik egon ez zedin, baina pixkanaka berdinduz doaz eta txikienak, dagoeneko, ez du arriskurik. Txito handiena ekainak 14 an 47 egun dauzka eta txikienak 37.