Martiodako Faunaren Suspertegia

Hontz zuri baten askapena

Urriak 8an hontz zuria (tyto alba) bat askatu genuen . Askapena, teilatu berria zuen lastategi batean egin genuen. Lekua primerakoa zen. leku pila zeukan ezkutatzeko eta lehioak sartu eta ateratzeko. Azkenean erabakia, berea izango da, bertan geratu ala joan, baina, benetan lekua oso hontz-friendly zela.

Neguko ordutegia

Urria 15tik gure ordutegia aldatzen da. Goizeko 9:00tik egongo gara 15:00 ra eta larrialdietarako mugikorrean 19:00ak arte. Ordutegi honetatik kanpo aurkitzen baduzue animaliren bat, badauzkagu kanpoaldean “buzoi” batxuk utzi ahal izateko. Sartu animalia barruan dauden kutxa batean eta idatzi zure datuak eta animaliaren datuak, non aurkitu duzun, noiz… amaitzeko, giltzarrapoa itxi.