¡Sorpresa gure triku batekin!

Irailaren 18an triku eme bat sartu zen zentroan, itxuraz gasteizko atari batean desorientatuta. Aztertzerakoan, jokabide arraroa eta bere sabelaldea oso puztuta zuela ohartu ginen. Behaketan utzi genuen eta gure sorpresa pozgarria izan zen hurrengo egunean bi haurtxo eder erditu zituela ikusi genuenean. Une honetan gure instalazioetan daude egoera onean kaleratzeko prest egoteko zain.
Hontz txikiak askatzen ditugu

Irailaren 16 an Abendaño ikastolako talde batekin batera 3 Hontz txiki kaleratu genituen, bakarrik ehizatzen dutela eta afrikako kontinentera migrazio hasteko pisu egokia dutela ziurtatu ondoren. Askapena Gazteiz inguruan gertatu zen arratsaldean zehar.