Martiodako Faunaren Suspertegia

Hontz txikiak askatzen ditugu

Abuztuan 24 an 4 Hontz txiki(Otus scops) askatu genituen Arabako leku desberdinetan. Laurak Gasteiztik zetozen, gero eta gehiago etortzen baitira txitoak izatera gure hiriburura. Bi uztaileko lehengo astean sartu ziren eta beste biak erdialdean. Gau-txoriak direnez arratsaldeko azkenengo orduetan egin genuen suelta. Hemen baten bideoa usten dizuegu.

Antzandobi arrunta

Urtero sartzen dira gure zentrura, inoiz lehenago sartu ez diren espezieak, uda honetan antzandobi arrunt bat daukagu. Ekarri zuen pertsonak kolpe bat eman zion kotxearekin Soria aldean, eta animalia erradiadorean geratu zen harrapatuta, Gasteizera heldu, kotxea tailer batera eraman, eta erradiadorea desmuntatu behar izan zuten ateratzeko. Oraintze bertan bakarrik jaten eta indartzen dago eta garaiz […]