Martiodako Faunaren Suspertegia

Ez daude bakarrik!

Maiatxak 23an, zentrura heltzerakoan, ordutegi kanpo animaliak uzteko ditugun kutxetan, orkatz bat aurkitu genuen sartuta. Laga zuenak ez zituen daturik utzi, ez dakigu nondik hartu zuten ala noiztik zeraman hartuta. Orkatzak jaiotzen diren garaian jende askok deitzen du bat aurkitu duela esanez. Hoberena animaliarentzat ez hartzea da. EZ HARTU!.Ama ez da urrun ibiliko baina bertan […]

Belatz gorri baten askapena

Martxoak 20an Belatz gorri bat ekarri zuten zentrura Alegria-Dulantzitik. Gixajoak eskubiko hegoaren falangeak anputatutak zeuzkan, eta hori zela eta, hasieran berreskuraezina izango zela pentsatu genuen, azkenean, ondo heizatzen zuela ikusita askatzea erabaki genuen horrela aukera emanez libre izateko. Hemen uzten dizuegu askapenaren bideoa.

Miru gorri baten askapena

Pasa den urteko askenengo hilabeteetan Miru gorri baten bila joan behar izan genuen kotxe baten kontra hartu zuelako kolpea. Sarritan pentsatu izan dugu ezin izango genuela askatu baiana azkenean maiatxak 20an askatu genuen. Miru gorria Galtzeko arriskuan dago hau dela eta oso pozik jartzen gaitu askatu ahal izatea. Hemen bideoa.