Hontz ertaina baten txitoa

Hemen usten dizuegu Hontz ertaina(Asio otus) txito baten argazkiak. Zentrura heldu zen habitik jausi zelako. Oraindik oso txikia da eta ez du bere kabuz jaten beraz janaria mokora eman behar diogu. Apurka -apurka lumazka galduko du eta lumak aterako dira. Normalean basoetan jartzen dutenez habia oso arraroa da hain txito txikiak gurean izatea.

Arrano txiki baten askapena

Apirila 23an zorte handia izan genuen eta Arrano txiki (Hieraaetus pennatus) bat askatu genuen. Animalia pasa den irailean sartu zen gurera tirokatua izan zelako, gurekin 217 egun egon eta gero askenean lana merezi izan du eta lortu dugu askatzea Hemen usten dizuegu askapenaren bideoa, Hontza Natur Elkartearekin egin genuela, haiek izan ziren animalia gurera ekarri […]