Basahate berrezkuraezina Atarira

Urriak 27 Apodakatik ekarri ziguten Basahate (Anas platyrhynchos) bat. Kotxe batek harrapatu zuen eta aurkitu zuenak ez zekien nora eraman. Gurera ekarri zuenerako karpo-hezurrako azkenengo falangea nekrosatuta zeukan eta, azkenean, galdu egin zuen, hau dela eta, ez da egan egiteko gauza izango. Hemen ia bi hilabete pasatu eta gero, zauria sendatuta eta lodiago, oso ahul […]

Lertxuntxo itzaina baten askapena

Abenduak 9 Gasteizko udaltzainek  Lertxuntxo itzain (Bubulcus ibis) bat ekarrik ziguten Salburuako auzotik, Hegaztiak kolpea hartuta zeukan eta apur bat zorabiatuta zegoen. Gurekin astea pasa eta gero, eta ondo zegoela ikusita Atariako langileekin batera askatu genuen. Haiek beti laguntzeko prest daude eta eskertu nahi genien. Hemen uzten dizkizuegu argazki batxuk eta baita bideoa ere.