Martiodako Faunaren Suspertegia

Muxar grisen kume bi (II. partea)

Martiodan dauzkagun  Muxar grisak(Glis glis) hazten doaz, dagoeneko utzi diote biberoia edateari (bere kasuan mililitro bateko xiringak) eta haien kabuz hasi dira esnea edaten. Gero eta autonomoak dira eta dagoeneko ez daude gustora gure eskuetan. Hemen daukazue bideoa.

4 Apo-hontz askatu ditugu.

Iraila 26an, Martiodan ingresatuak zeuden lau  Apo-hontz(Otus scops) askatu genituen, bazeramaten aste bi haien kabuz ehiza egiten eta oso sasoi onean zeuden.  Askapena arratsaldez izan zen, Apo-hontzak erosoago eta askatasunez mugitzeko, gau-txoriak baitira. Gainera bikoteka askatu genituen konpainia izateko, horrela nahi badute migrazioa elkarrekin egin dezakete, txoritxo hauek Afrikako Sahara egoalderaino migratzen baitute.  Apo-hontz hiru […]