Koartza hauskara baten askapena

Uztaila 7an  Koartza hauskara (Ardea cinera) baten bila joan behar izan genuen, Mendozako goi-tentsio dorre batean harrapatuta zegoen, eta ezin zen atera. Oso argala zegoenez Zentrura ekarri genuen apurtxo bat loditzeko. Uztailak 18an askatu genuen Salburuako Urmeleetan. Hemen Askapenaren bideoa.

Belatz gorri bi askatzen ditugu

Uztailak 17 bi  Belatz gorri (Falco tinnunculus) askatu genituen, txitoak bezala etorri eta libre izateko prest zeudenak. Helduekin oso garantzitsua da etorrri diren lekuan askatzea, bertan haien tokia daukatelako eta batxutan baita haien bikotea ere. Hauek txitoak zirenez eta Gasteiztik etorritakoak, erabaki genuen hobeto zela Gasteiztik kanpo askatzea, eta Subillana Gasteiz aukeratu genuen. Herriko ume […]

UZTAILA ETA 450 SARRERA DARAMATZAGU

Uztaila amaitzen gabiltza eta 450 sarreretik goaz. Aurten bero-bolada asko nabaritu dugu, txito gehiago ditugu, beste urte batxuetan baino lehenago.