Martiodako Faunaren Suspertegia

Bisoi europarra

Gaur egun, ugaztun mehatxatuena da Europan.

Bisoi europarra edo ur-ipurtatsa (Mustela lutreola)

Gaur egun, ugaztun mehatxatuena da Europan.

Euskadin eta Espainian galzorian 2003az eta 2011z geroztik, hurrenez hurren. Ugaztun Lurtarren Liburu Gorrian ere sartuta dago ur-ipurtatsa.

Europa. Europar Batasunaren intereseko lehentasunezko espezietzat jotzen du Habitaten Zuzentarauakbabes hertsia behar duena; eta, beraz, haren zaintzarako zona bereziak izendatu behar dira.

Ur-ipurtatsaren jatorrizko eremua % 90 txikitu da mende eskas batean, batez ere bisoi amerikarraren (Neovison vison) lehiaren eta beraren ibai eta ibai ertzetako habitaten narriaduraren ondorioz. Gaur egun, egiaztatuta, Espainian, Frantzian eta Danubioren deltan baino ez daude eta, beharbada, Errusian.

Oraintsuen egindako kalkuluen arabera, uste da Espainian 500 ale eskas daudela. Azken urteetako joera ikusita, egoera oso larrian dago espeziea. Izan ere, erabat galtzeko arrisku handia dago epe laburrean, hura zaintzeko neurriak era eraginkorrean ugaritzen ez badira.

LIFE LUTREOLA SPAIN / LIFE13 NAT/ES/001171 (Espainian ur-ipurtatsa zaintzeko ikuspegi berriak) proiektua 2014 eta 2019 bitartean garatuko da Euskal Herrian, Errioxan, Aragoin eta Valentziako Autonomia Erkidegoan, espezie hori salbatzeko. Aurreikusitako jarduerak:

  • Ur-ipurtatsaren banaketa areatan eta arrisku zonetan bisoi amerikarra desagerraraztea.
  • Ur-ipurtats basatien populazioaren bideragarritasuna areagotzea, haien populazioa indartuz beste gune batzuk har ditzaten.
  • Jarraipen sarea hobetzea bi bisoi espezien egoera ebaluatzeko.
  • Bastidan, Ebro ibaiko ES2110008 KBEn, Andaverdeko bihurgunea leheneratzea, ingurumen ikuspegitik.

 

Nola hartzen dugu parte Martiodan?

Arabako Foru Aldundiak, LIFE proiektu horretako kide denez, badu partehartzea programatutako jardueretan. Hain zuzen, Martiodaren esku uzten ditu lan hauek:

  • Landako tranpetan harrapatutako bisoiak hartzeko zentroa izatea. Bisoi europarrak aztertu eta markatu egiten dira, identifikatzeko. Laginak ere hartzen dira, espezie mehatxatuen DNA bankurako (EHU), horrek aukera emango baitu espeziearen aldakortasun genetikoa detektatzeko.
  • Itxian hazteko programan jaiotzen diren bisoi europarraren kumeak aztertu eta markatzea, identifikatzeko; bukaeran, naturan askatuko dira, tokiko populazioak sendotzeko.

http://lifelutreolaspain.com

945 24 85 15

Ordutik ordurako jakinarazpenak

010 / 945 18 18 18 / 092 / 112